Poligonoak bilatzen, herriko bazterrak nahasten

Oraingo honetan, herriko bazterretan zehar ibli gara poligono ezberdinak bilatzen. Hemen duzue nik egindako bilaketa.

Nik aukeratutako objektua, ikastola aurrean dagoen ate bat da. Atearen itxurak eta inguruko formek sortutako poligonoak argi ikus daitezke irudian, horien artean poligono hauek:
  • Laukizuzena (beltzez):  
  • Aldeak: Bere aldeak binaka berdinak dira.  
  • Angeluak: Guztiak gradu berdinekoak dira (90º). 
  • Alde paraleloak: Dituzten lau aldeak, beraien artean binaka paraleloak dira.
  •  Trapezioa (gorriz): 
  • Aldeak: Bere aldeak desberdinak dira.
  • Angeluak: Denak desberdinak / binaka berdinak izan daitezke.
  • Alde paraleloak: Bi alde pararlelo ditu.
  • Karratua (morez): 
  • Aldeak: Bere aldeak guztiak berdinak dira.
  • Angeluak: Guztiak gradu berdinekoak dira (90º). 
  • Alde paraleloak: Dituzten lau aldeak, beraien artean binaka paraleloak dira.
  • Erronboa (urdinez): 
  • Aldeak: Bere aldeak guztiak berdinak dira.
  • Angeluak: Binaka berdinak dira.
  • Alde paraleloak: Dituzten lau aldeak, beraien artean binaka paraleloak dira.


Iruzkinak