Zenbait tokitako nerabeak nahasiz, euskara gailendu da udalekuetan

Eusko Jaurlaritzak Mingainak dantzan udalekuak antolatu zituen iaz, azterketa soziolinguistiko bat egiteko helburuarekin: nolakoa zen euskararen erabilera hainbat eremutako nerabeak nahasiz. Azterketaren emaitzak dio euskara izan zela udalekuetako hizkuntza nagusia (%75etik gora), eta normalean gazteleraz egiten zuten  nerabeek inoiz baino euskara gehiago erabili zutela egun horietan. Aurten ere egingo dute proba, egokitzapen batzuekin. Aisialdian euskararen erabilera areagotzeko «gakoak» topatzea dute helburu.

Informazio-iturria: Berria.eus


Iruzkinak