Euskarazko Internet Egunean mugikorrak izango dira protagonistak



Nazioarteko Internet Egunerako, Puntu Eus fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak Euskarazko Internet Eguna antolatu dute. Hirugarren edizioa izango da eta Donostian ospatuko da.

Aurten, mugikorretan jarri dute arreta antolatzaileek; izan ere, azterketa egiten ari dira euskaraz eskuratu daitezkeen mugikorren inguruan. Datuak bildu ahal izateko, Lehen Hitza aplikazioa deskargatzea proposatzen dute mugikorraren marka eta modeloa euskaraz jarri daitekeen jakiteko.



Informazio iturria: eitb.eus

Iruzkinak