Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman dio Gaztemundu 2018ko deialdiari, euskal dantza tradizionalei eskainia

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Gaztemundu programaren aurtengo deialdia onartu du. Munduko euskal etxeetako gazteek Euskadin formakuntza egonaldi bat egitea da programa honen helburua, aurtengoan formakuntza euskal dantza tradizionalen inguruan izango delarik. Euskal Etxe bateko kide izanik, 18 eta 35 urte bitarteko 15 gaztek izango dute 2018ko irailaren 1etik 16ra gauzatuko den aurtengo Gaztemundun parte hartzeko aukera.


Informazio-iturria:  http://www.euskalkultura.com

Iruzkinak