‘Ikatza’ bezain beltza den planeta ilun bat aurkitu dute



Erresuma Batuko Keele Unibertsitateko ikertzaileek inoiz detektatu den planetarik ilunenetakoa aurkitu dute, eta WASP-104b izena jarri diote. Astronomoen arabera, Jupiterren neurrikoa da eta handik 1.076 argi urtera dago.

Ikertzaileen esanetan, WASP-104b horrek argia xurgatzen duen atmosfera oso lodia du, eta potasioz eta sodio atomikoz osatuta dagoela uste dute.

Horrez gainera, zergatik den beltza azaltzeko, planeta mareek blokeatzen dutelako dela esan dute. Horren ondorioz, planetaren alde bat izarrera begira dago beti, eta bestea, ilun eta hotz.

Ikertzaileen arabera, orain arte aurkitu diren hiru planeta ilunenetako bat da WASP-104b hori.


Informazio-iturria: eitb.eus

Iruzkinak