Euskaraz, aditu eta aritu

Euskal Herriko hainbat txokotako ehunka lagun elkartu dira Hondarribian, Mintza eta Blagan Egunean. Euskara entzuteko eta erabiltzeko aukera izan dute, herria ezagutuz.
Ahoak eta belarriak elkar hartuta ibili dira Hondarribian (Gipuzkoa), euskararen bueltan. Atzo hainbat herritako mintzalagunak elkartu ziren Mintza eta Blaga Egunean. Zapi berdeak soinean eta euskara ahoan, halaxe egin dira lagun, herria ezagutu duten bitartean. Egun hau aukera ona da herria ezagutzeko, baina, bereziki, egun osoan euskaraz aritzeko.

Hondarribian bildu ziren hainbat herritako mintzalagunak.


Iturria: berria.eus

Iruzkinak