Danba!







Idazlea: John Andueza Altuna
Izenburua: Danba!
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2017


    
    Paula Badiola abokatuaren herrian, hilketa bortitz baten berri emango da eta herri osoa hunkituta geldituko da. Paulak ez du horren berri izango bere langilea den Xixo Sagatak kontatu arte. Hilketa horren hiltzaile ohia atxilotu dutela ere jakinaraziko dio, eta Paula aho zabalik geratuko da. Baina ez, gertatutakoagatik baizik eta Xixok berari kontatzeagatik, gauza berarekin ez doala uste baitu. Elkarrizketa luze bat edukiko dute eta bertan Paula, Xixok hori guztia zergatik kontatu dioen jabetuko da. 

    Irakurritako liburu honek intriga eta misterio puntu handia du. Bestalde, pixka bat makabroa dela iruditu zait.
    Horrez gain, oso hiztegi lortua eta zabala duela iruditu zait. Eta oraingo gazteriaren ideia edo ikuspuntu batzuk ere agertzen dira.
    Guzti honen ondoren, liburu hau, polizia eta misteriozko liburuak gogoko dituztenak irakurtzera animatzen ditut. Orduan, zergatik uste duzue Xixok kontatuko ziola albistea Paulari? Zer gertatuko da?
Mairu Uriarte
2018-10-31


Iruzkinak