Dickinsonia, Lurreko inoizko animalia zaharrena

Dickinsonia da Lurrean inoiz bizi izan den eta orain arte identifikatu duten animalia zaharrena. Fosil batean aurkitutako koipe molekula batzuen bitartez ikerlariek baieztatu ahal izan dutenez, duela 558 milioi urte inguru bizi izan zen.
Luzeeran 1,4 metro zituen, forma obalatua zuen eta saihets multzo handia. Itxuraz, manta arrainaren antza zuen.
Itsaso Zuritik gertu aurkitu zuten fosila, Errusia ipar-ekialdean. Ehunak oso egoera onean zeuden eta kolesterola zuten oraindik, animalien bereizgarri den koipea.


Iruzkinak