Lobe, Mira: Ingo eta Drago, SM argitaletxea, 1975
Liburu honetan Ingo deituriko mutil txiki bat eta Drago deituriko Dragoi bat izango dira protagonista. Ingok galduta dagoen pilotaren bila joan beharko du, baina pilota bilatzerakoan dragoi baten arrautz handi bat aurkituko du. Etxera eraman eta asko zainduko du, dragoi txiki bat atera arte. Ateratako dragoia Drago deituko da. Ingoren familia osoak Drago asko maite du, baina hazten denean familiarentzat arazo handi bat bihurtuko da. Horren ondorioz Drago familiarekin ezin da bizi. Hori dela eta Ingo eta beraren lagunek jarriko dute dragoia lorategi batean. Bat-batean Dragori hegoak hazi zaizkionean…
Nik liburu hau oso gustuko dut, izan ere, liburu hau irakurtzeko oso erraza iruditu zait, baita ere gustatu zait dragoi bat egotea neure animali mitologiko gustukoena delako eta ez da bukatzen beste hainbat historia bezala.
Dragori gertatutakoa jakiteko liburu hau irakurri.
Omar Lebihi, 2018-05-07

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina