Argitaletxea: Elkar
Idazlea: Karlos Linazasoro
Marrazkiak: Bruno Hidalgo
Argitaratzea: 2013
Tripoli doktorearen itxarongela leporainoko egongo da. Beti bezala, goizeko zortziak puntuan jarriko dute hormako kontagailu erraldoia. Tripoli doktorea eta Olga dotorea prest egongo dira gaixoak artatzeko. Uda berria iritsi da eta Tripoli doktorea kokoterainoko egongo da ez dakielako sudurretik irten zaion geranioarekin zer egin.
Lehenengo gaixoak, mapa mundi bana zintzilikatuko du eta lorezainak esan zionari kasu egingo dio. Orduantxe sartuko da ezkontzeko adorea galdu zitzaion gaztea, gauez amets egindako ametsak oroitzen ez zituenak, bizitza osoan gaixotu gabeko andrea, gaiztakerietarako ohitura zuen lo ibiltaria. Gaixo guzti horiek bere kontsultatik pasa ostean tripoli doktoreak ondorio bat aterako du bere sudur zuloko geranioa kentzeko.
Zer gertatuko ote da?
Nire iritzia:
Nire ustez hasieran liburua pixkat motela iruditu zitzaidan, baina liburu erdia irakurri ostean liburua interesgarria bihurtu zen eta liburua bukatzeko gogoa ematen dizu. Liburu hau edozein pertsonari irakurtzeko esango nioke.
IRAKURRI ETA IKUSIKO DUZU!!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina