- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Ezekiel nora ezean
Osoro, J.: Ezekiel nora ezean, Elkar, 2012
15 urteko Ezekiel, bere ama eta arrebarekin bizi den gazte
bat da; bere lagunik onenak, Ola, Leon eta Etxe dira. Egun batean
inoiz espero ez zuen pertsona bat ikusiko du eskolako patioan, bere
aita. Ezekielen aitak, Ezekiel txikia zenean etxetik alde egin eta
Gloriarekin ezkondu zen. Erlazio horren ondorioz, ume bat jaio zen
eta ume horrek Naroa du izena. Hurrengo egunean, Ezekiel eskolara
joan eta Naroa ikusiko duen une berdinean, beretaz zerbait sentitzen ari zela sentitu du.
Ezekielek bere aita ikusi zuenetik, bere izaera asko aldatuko da, horren ondorioz bere
lagunekin eta Elena, bere neska lagunarekin haserretuko da. Halako egun batean, Elena Ezekiel
eta bere lagunen lokalera joan eta Ezekielek bere izaeraren aldaketaren ondorioz, Elenari oihu
egingo dio, azken hau lokaletik negarrez irtenaz. Hori ikusita, Leon lokaletik irtengo da, Elenari
animatzera. Ezekielek hori ikustean Elenari barkamena eskatzera joan da, baina Elena eta Leon
parez pare ikusiko ditu.
Niri liburu hau asko gustatu zait, amodiozko istorio bat kontatzen duelako eta niri asko
gustatzen zaizkit, horrelako istorioak. Horrez gain, oso arin irakurtzen den liburu bat da, baina
liburu hau ezin duzu irakurri, lehenengo liburua (Ezekiel) irakurri ez baduzu. Zer gertatuko da
Ezekiel eta Elenaren artean? Eta Naroarekin?
Manex Reguillaga, 2018-10-21
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina