Judy Moody oso umore txarrez dago, oso-oso umore txarrez


Izenburua: Judy Moody oso umore txarrez dago, oso-oso umore txarrez
Egilea: Megan Mc Donald
Argitaletxea: GERO Euskal liburuak
Ilustratzailea: Lurdes Auzemendi eta Koldobiguri
Irudiak: Peter H. Reynolds
Argitalpen data: 2006 an

      Judy Moody, ikastolako lehenengo egunera oso umore txarrez doa, ez du ezer egiteko gogorik. Goiz altxatzeak eragin dio umore txarraren zati bat. Ikastolara joaten denean bere lagunak agurtzen ditu, batez ere Roky, bere lagunik onena. Baina Judyri oraindik ez zaio umore txar hori kendu, haserre dago oraindik. Maisua heltzean, collage bat egin behar dutela esango die, eta hori egiteko hiru aste edukiko dutela. Judyk hori entzuterakoan asko poztu eta, noski, umore txarra kenduko zaio. 

Judy Moody oso umore txarrez dago, oso-oso umore txarrez bilaketarekin bat datozen irudiak      Egin beharreko collagea egiten doan heinean, arazo batzuk sortzen zaizkio, ipini beharrekoa ez dutelako. Lana egiteko, zein klubetakoa den ipini beharko du, berak zailtasunak izango ditu hori ipintzerako orduan bera ez delako klub batekoa ere ez. Horren ondoren, Rokyk eta berak klub bat sortuko dute. Horrelako arazo asko izan ondoren konpondu ahal izango ditu guztiak? Collagea bukatzea lortuko al du?

     Liburu arina da hau, 168 orrialde baino ez ditu. 12 kapituluak oso errez irakurtzen dira. Niri liburu hau asko gustatu zait, liburu laburra izateaz gain, marrazkiek gehiago animatzen naute irakurtzera eta liburuan murgiltzea oso erraza da! Anima zaitezte irakurtzera! eta nola bukatzen den ikusiko duzue.

Iruzkinak