Lauron Seinalea

Resultado de imagen de Lauron seinaleaLiburu honen egilea: Sir Arthur Conan Doyle                              
Marrazkiak: Jose Mari                                                         
Argitaletxea: Elkar    
Argitaratzea: 1997 uztaila                                                                                  


                                                                                     


Sherlock Holmes eta bere laguntzailea, Watson Dr., beste kasu bat ebaztera doaz, oraingo honetan, Agrako altxorraren bila joango dira. Mari Morstan izeneko andra baten kasua dute oinarritzat, kasuan gertatzen dena, urtero Mariri perla bat erregalatuko diotela da. Sherlock Holmesek pentsatuko duena da bitxi horiek altxorretik datozela, horregatik joango dira bera eta Watson Agrako altxorraren bila Lauron Seinalearen arrastoak jarraituta. Milaka abentura gertatuko dira.

BALIOESPENA: Nire ustez liburu hau oso entretenigarria da, intriga dagoelako bertan- Gainera Sherlock Holmes eta Watson Dr. detektibe ospetsuak agertzen dira, eta asko gustatzen zaizkit. Horrez gain, abentura pila dago gozatzeko liburu honetan. Liburu hau gainera ez da batere pisutsua egiten. Horregatik intrigazaleei eta abenturazaleei irakurtzea gomendatzen diet. Nor izango ote da Mariri bitxiak bihaltzen dion pertsona misteriotsua? Nortzuk izango ote dira Lauren Seinalea deituriko taldekoak?

Data: 2018ko urriaren 22a                                                      Peru Mendibil

Iruzkinak