Liburuaren laburpena

BOSTAK IHESI
Resultado de imagen de bostak ihesi liburua portada



Egilea: Endi Blyton
Izenburua: Bostak ihesi
Itzulpena: Alberto Uranga
Argitaletxea: Elkar
Argitarapen data: 2017
Argitaraldia: 10.argitaraldia



Julian, Dik eta Ana Gorkaren etxera joango dira oporrakpasatzera. Heldu eta egun batzuetara Gorkaren ama oso larri gaixotuko da eta Gorkaren aitak ospitalera eramango du; umeei ospitalean gelditu behar dela esango die, umeak sukaldariarekin utzita, Sitik andrearekin. Umeei eta Gorkak duen txakurrari ez zaie gustatzen Sitik andrearekin gelditu behar izana. Berarekin ez egoteko uharte betera joango dira. Han kobazulo batean ezkutatuko dira, baina kontrabandisten ezkutalekua aurkitzean bertatik joan nahi izatera behartuko dituzte. Bertan kontrabandistak daudela konturatuko dira. Gauero-gauero linterna batzuen argiak ikusiko dituzte, batzuetan itsasotik itzultzen edo kontinentera joaten eta beste batzuetan irla barruko basoetan. Bertan neska bat aurkituko dute uhartetik joan nahian.

Zer gertatuko zaie?

Nire iritzia
Niri liburua oso interesgarria iruditu zait. Denbora guztian zerbait gertatzen zaielako lau lagunei bai txakurrari eta ez dakizulako zer gertatuko den hainbeste bueltaren ondoren. Liburua abenturazkoa da. Hitz batzuk zailak dira ulertzeko ez dagoelako bizkaieraz; horretaz gain erraz irakurtzen den liburua da. Hamasei liburuko bilduma bat da; hau bigarren liburua da.






Iruzkinak