Nur eta irlandar gnomoa

Izenburua: Nur eta irlandar gnomoa                 nur eta irlandar gnomoa bilaketarekin bat datozen irudiak
Egilea: Toti Martínez de Lezea
Argitaletxea: Erein
Ilustratzailea: Juan Luis Landa
Argitalpen data: 2013ko otsailean


Deskribapena:
    Nur bere amamaren etxeko zaborrontzian gnomo irlandar bat dagoela konturatzen denean hasten da istorioa; Nur edozein modutara gnomo hori ikusten saiatzen da.
    Azkenean Nurrek gnomo irlandarra (Fin) aurkitzean hizketan hasi eta lagunak egiten dira. Egun baten Nurrek bere lagunak eramango ditu bere aitona-amonaren etxera Fin ezagutzera, eta arratsalde polit bat pasatu ondoren Nurrek Fin bere etxera eramango du bizitzera.
    Hurrengo egunean, Nur goizean esnatzean, Fin ez da etxean egongo, eta bere bila bizikletaz ateratzen da. Denbora bat pasatu ostean, kalean aurkitzean, bizikletan ibiltzen erakutsiko dio Nurrek.
    Finen urtebetetzea dela eta urtebetetze festa sekretu bat prestatzen diote Nur eta bere lagunek Fineri. Gnomoa asko poztuko da, baina gaua heltzean Finek Nurreri esaten dio bere benetako etxera bueltatu nahi duela, bere familia eta lagunak faltan botatzen dituelako.
    Goiza heltzen denean, Nurrek bere gurasoak esnatuko ditu portura eramateko. Fin bere etxera bueltatzeko itsasontzi batera igo behar da, eta horrela egitean badoa, guztiak oso triste geratuko direlarik. Ez dakite Fin itsasontzira igoko den baina guztiak urduri daude erabaki zaila delako Nurrek Fin eurekin geratuko dela uste du.
    Zer gertatuko da?
Iritzia:
    Liburu honen barruan, fantasia asko sartzeaz gain ondo egituratuta dagoela iruditzen zait, liburu hau baliagarria da umeentzat hainbat gauza erakusten dizkizulako.
    Hau guztia esan ondoren liburu hau asko gustatu zaidala esatea da falta zaidan bakarra.

Iruzkinak