Izenburua: Nur eta irlandar gnomoa
Argitaletxea: Erein
Ilustratzailea: Juan Luis Landa
Argitalpen data: 2013ko otsailean
LABURPENA:
Nur ohetik altxatu eta egun berezi bat izango dela susmatzen du:
Goizean goiz telefonoak jo eta amamak etxeko zaborretan gnomo bat agertu denaren berri emango dio. Edonola gnomoa ikusteko esperantzarekin, bertara joango da, baina ez da bere nahia beteko. Egun batzuk geroago, Nur eta bere lagunak Irlandar gnomoarekin (Finnekin) hizketan ibili eta lagun minak egingo dira. Hemendik aurrera denetarik egin dute berarekin: urtebetetze festak prestatu, txikiak bihurtu eta bere zaborrontziko etxera sartu, bizikletan ibiltzera joan...
Abentura hauek guztiak pasatu eta gero, Finnek etxera bueltatu behar duela esango dio Nurri. ZER GERTATUKO OTE DA?
IRITZIA:
Alde batetik, oso liburu polita iruditu zait bere barneko abenturak eta gertakariak direla eta. Bestalde, irakurtzeko erraza eta gehiago irakurtzera bultzatzen zaituen liburu bat dela uste dut.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina