Nur eta oihan misteriotsua

Nur eta oihan misteriotsua

nur 2 bilaketarekin bat datozen irudiak



Izenburua: Nur eta oihan misteriotsua
Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Argitaletxea: Erein
Irudiak: Juan Luis Landa
Data: :2009/04/22

Nur oso pozik dago bere amonaren etxera doalako asteburu bat pasatzera. Bere gurasoak urtero bezala beraiek bakarrik joango dira eta Nur bere osaba Aritzekin eta bere lagunarekin, Patxirekin, oihanera joango da lehenengo gaua pasatzera.
Bere amonaren etxera heltzean jaten ari dela bere amonak esaten dio arratsaldean lagun batzuk datozela eta umeak dakartzatela, orduan pentsatzen du ez dela berdina izango.
Gaua heldu da eta Nurrek eta bere lagunek ez dute logurarik, orduan Aritzek zeozer kontatzea nahiko dute. Kontatu zuen eta laster ohera joan ziren orduan lo zeudela Nur itzartu egiten da eta kalera joaten da aire freskoa hartzera. Halako batean festa bat egiten dabiltzala entzuten du eta animaliak direla konturatzen da. Gaua amaitzean ez du jakingo bere lagunei kontatu ala ez, beraz, kontatu egingo du eta Aritz esandakoa bezala eta urtero bezala altxorra bat hartzera joango da..

Nire ustez oso ondo egon da liburua. Nik pentsatzen nuen ez zitzaidala gustatuko, baina irakurri ditudanetatik gustokoenetarikoa izan dut, oso misteriotsua izan da eta gainera barregarria; horregatik irakurtzea gomendatzen dut.


Iruzkinak