Kiloa neurtzeko modua aldatzea erabaki dute nazioarteko adituek


Azken 130 urteotan Parisen egon den platino-iridio puska. Argazkia: EFE


Kilogramoa neurtzeko sistema berria maiatzaren 20an sartuko da indarrean. Egun horretatik aurrera, formula matematiko baten bitartez zehaztuko da zenbat den kilogramo bat.

Onartu berri duten aldaketa horri esker, zehaztasun handiagoz jakingo da zenbat den kilo bat, batez ere kimikan eta fisikaren munduan (farmazian, azterketa medikuetan, satelite bidezko nabigatzaileetan edota kiroletan). Gainera, nazioarteko merkatuetan trukaketak zehaztasun handiagoz egitea baliatuko du.

Horretarako adituek moldaketa batzuk egitea adostu dute ampere (intentsitate elektrikoa), kelvin (tenperatura termodinamikoa) eta mol (substantzia kantitatea) unitateetan.


Informazioa: eitb.eus

Iruzkinak