Urriaren 20an abiatu zen BepiColombo ontzia Merkuriorantz, bi orbitatzailekin: Europako Espazio Agentziaren (ESA) Orbitatzaile Planetarioa, eta Japoniako Espazio Agentziaren (JAXA) Orbitatzaile Magnetosferikoarekin.
2025aren amaiera aldean iritsiko da bere helburura. Hilabete batzuk lehenago, ontziak libre utziko ditu bi orbitatzilaileak, Merkurioren grabitazioak harrapatuz . Horrez gian, orbitatzaileek propultsoreak ere erabiliko dituzte orbitan kokatzeko, eta, handik, Merkurioko azalaren eta barrualdearen datuak biltzeko. Planetaren ezaugarriak eta bilakaera ezagutzea da helburua; adibidez, kraterretan ezkutatutako izotza edo eguzki-haizearen eragina.
Informazio-iturria eta argazkia: Zientzia.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina