Neandertal heldu baten toraxa birtualki berreraikita, ondorioztatu dute sapiensen toraxaren antzeko tamaina zuela, baina forma desberdina. Hori ikusita, ikertzaileek iradoki dute neandertalen arnasketa-mekanika ere zertxobait desberdina izango zela.
Orokorrean EHUko ikertzaileak ondorioztatu dute sahiets-hezurrak eta diafragma zabalagoa zutela eta horregatik, arnasa desberdin artzen zutela. Adibidez, arnasa artzean bolumen handiagoa har zezaketela.
Neandertal: Orain dela 250.000-28.000 urte bitarteko epean bizi izan ziren gizakiak.
Toraxa: Gizakien kasuan, lepoaren eta abdomenaren artean dagoen atal bat da.
Sapiens: Gutxi gorabehera orain dela 130.000 urte bizi izan zan gizakia.
EHU: Euskal Herriko Unibertsitatea
Diafragma: Torax kabitatea eta abdomenaren barrunbea banatzen duen gihar eskeletiko zabala da.
Informazio iturria: Zientzia.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina