Sexu bereko saguetatik kumeak sortu dituzte

Lehenengo aldiz, sexu bereko bi gurasoren kumeak sortzea lortu dute, saguetan. Ingeniaritza genetikoa erabili behar izan dute ugalketa sexualak ezartzen dituen mugak saihesteko. Kume osasuntsuak jaio dira, eta helduaroan normaltasunez ugaltzeko gai direla ikusi da.

Txinako Zientzia Akademiako ikertzaileek egin dute lana. Hori bai, sagu emeen kasuan bakarrik lortu dute. Bi arren material genetikotik abiatuta saiatu zirenean, jaio eta handik 48 ordura hil ziren kumeak.




Informazio iturria: Zientzia.eus

Iruzkinak