Zonbigunea faraoiaren gordelekua

Resultado de imagen de Zonbigunea faraoiaren gordelekuaLiburu honen egilea: Walker, Peter
Marrazkiak: Bié
Liburuaren izenburua: Zonbigunea: Faraoiaren gordelekua
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitaratze data: 2013


Za koadrilan 5 kide daude. Eta Max horietako bat da, mutil normal bat da, gure adinekoa gutxi gorabehera. Charles Za koadrilako burua da; Thais, berriz, Charlesen lehengusina da  eta liburuak irakurtzea asko gustatzen zaio.

Horrez gain, Paula kirolaria da, oso indartsua eta korrika arin egiten du, eta geziekin izugarrizko abilezia du. Azkenik, Bial, oso lasaia da eta iragana irakurtzerakoan justu kontrakoa gertatzen da.

Za koadrila beti bezala zombien saltsan sartuko da berriro ere, baina oraingoan gauza potolo batekin topo egingo dute: izugarrizko indarra duen Faraoi zombi mutante batekin.

Baina jendea salbu ipintzeko plana izango dute, jendea bunker erraldoi batean sartzea dute helburu, alegia, eta denetik izango dute, leku horrek jacuzzia, bideojokoak, minigolfa, faraoiaren gordelekua, komunak eta guzti.  

Zer gertatuko zaie Za koadrilako lagunei? Ninjak, ume erraldoi bat agertuko dira edota Za koadrilaren amaiera izango da?


Niri liburua asko gustatu zait testuetan letra tipo desberdinak daudelako, adib: are gutxiago, Beldurrak.Oso irudimentsua da eta marrazkiak ere oso garatuak ditu. Horretaz aparte dibertigarria da gauza arraroak sartzen dituelako. Horregatik nik liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet bestela ez duelako inork jakingo zer gertatuko zaien Za koadrilako lagunei.



Ohian Gorrotxategi

Iruzkinak