Enpresa munduan ere ospatu zuten Euskararen Eguna. Makina erreminten ekoizpenean erreferente den Danok bat taldeak ere beste horrenbeste izan nahi du euskararen erabilera lantegietan sustatzeko ahaleginean.
Euskararen Egunaren eta Euskaraldiaren harira, Danok bateko Euskara Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu aurten ere kooperatibako beharginentzat. Danok batek 2.000. urtean jarri zuen martxan Euskara Plana, enpresa barruan euskararen erabilera eta ezagutza bultzatu eta sustatzeko. Azken urteetan era askotariko ekintzak antolatu izan dituzte Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Informazio iturria: barren.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina