Eskularru beltzak

Egilea: Jason Osoro
Izenburua: Eskularru Beltzak
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2017ko azaroa
Ilustratzailea: Joseba Larratze “Josevisky”

Beire, bere institutuko famatuena da Kar eta Leterekin batera. Baina gurasoak ingeleseko kanpamentu batera bidaltzen dutenean dena aldatuko da. Han ikusezina bezalakoa da eta burla egingo diote. Egun batean, Baba izeneko mutil bitxi bat ezagutuko du eta boxeatzen erakusten dio. Ondoren, boxeoko borroka bat irabazi beharko du.

Uda bukatu eta institutura bueltatzerakoan, zerbait harrigarria gertatuko da, Baba euren eskolara

ikastera joan da! Baba konturatzen denean Beire ez dela udako neska bera, Lindari laguntzea

erabakitzen du klaseko ordezkaria izaten Beireren kontra, bere familia baita etxean hartu dutenak, harrera familia bezala.

Beire Babaren laguna izango da berriz edo gehiago banatuko dira ordezkariaren lehiaketaren kontuarekin?




Liburu hau asko gustatu zait. Izan ere erakusten dizun gauza nagusiena alferkeria alde batera utzita, entrenatuz eta zure

lagunak ondoan izanik, edozein gauza egin dezakezula da. Liburu hau abenturazaleei ez diet gomendatzen, baizik eta abentura gutxiago nahiago dutenei.





Itsaso Ibarrondo,

Abenduak 15
            










Iruzkinak