2018ko azaroak 20
1865. urtean plazaratu zuen Lewis Carrolek "Aliziaren abenturak herrialde miresgarrian" liburua, eta klasiko bat da gaur egun, gehien itzuli den lanetako bat ere da. 153 urte ditu ipuinak, eta 50 urte pasatu dira lehen aldiz euskaraz plazaratu zenetik. Imanol Berriatua fraide frantziskotarrak liburuaren laburpen bat euskaratu zuen 1968an, "Alizia gauza miragarrien munduan" izenburuarekin, eta La "Gran Enciclopedia Vasca" argitaletxeak plazaratu zuen, Ipuinik ederrenak izeneko atalean. Haur zein helduek Alizia euskaraz irakurri zuten lehen aldia izan zen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina