Linda 1947 ko urtarrilaren 29 an jaio zen eta irakasle, biologo zein medikuntza lanetan aritzen den emakume Estatubatuar bat da.
Oso ezaguna da usaimen sistemari buruz egin dituen lan guztiengatik eta oraindik ere, Bostoneko Harvard Unibertsitatean egiten du lan neurobiologia geroz eta gehiago aztertuz.
Hainbat sari jaso ditu, baina guztietatik garrantzitsuena, 2004. urtean jaso zuen medikuntzako Nobel saria da. Hau irabaztearen arrazoia, usain errezeptoreak identifikatzeagatik eta usaimen sistemaren antolaketari buruzko ikerketa-lanengatik izan zen.
Neurobiologia: Nerbio sistemako zelulen azterketan eta hauetariko bakoitzaren antolaketan datza.
Usain errezeptoreak: Sudurraren goialde eta atzealdean kokaturik daude eta "usaimen-mukosa” deituriko egitura bereziak dira.
Informazio iturria: Zientziakaiera.eus eta wikipedia. eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina