Egilea: Elisabetta Dami
Izenburua: Mendi Hiztuna
Argitaletxea: Destino
Argitalpen data: 2017ko apirilean
Ilustratzaileak: Massimo Asaro, Lucia Baletti, Alessandro Battan, Fabio Bono, Jacobo Brandi, Sergio Cabella, Barbara Di Muzio, Giorgio Di Vita, Marco Failla, Paolo Ferrante, Claudia Forcelloni, Danilo Loizedda, Giada Perissinotto, Manuela Razzi, Federica Salfo eta Luca Usai
Tearen Klubeko neskak Colette, Paulina, Violet, Nicky eta Pamela dira. Teak beraiek bidalitako gutunean bizi berri izan duten abentura irakurriko du. Gutunean honela gertatu zela idatzita zegoen: Nayak, Nickyren antzinako umezainak, deitzen dionean, neskek bidaia luze bat egin beharko dute, Australiara. Ea bere ardiak astoratuta zergatik dauden jakiteko, zergatik dauden urduri eta galtzen duten ilea, artile mozketa handia baino lehen egin beharko dute. Hori jakiteko Tearen kluba Nepaburrara joan beharko da Aborigen batzuk ikustera eta eurek osatzeko botika emateko. Bidean jende berria (hobeto esanda Nayaren familia erdia) ezagutuko dute eta gauza asko ere ikasiko dute Australiari buruz. Halere bidean oztopo asko ere izango dituzte Mortimer Mac Cardigan gizonarengandik.
Lortuko al dute Tearen klubeko neskek Nickyren ardiak salbatzea edo etxera esku-hutsik bueltatuko al dira?
Niri liburu hau asko gustatu zait. Abentura eta dibertsioa agertzen baita. Liburu hau abenturazaleei gomendatzen diet.
Itsaso Ibarrondo
2018ko abenduaren 18
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina