ZELULAK BIRPROGRAMATUZ, ZAHARTZEA MOTELDU DUTE SAGUETAN



Sagu helduetan zelulak birprogramatuz zahartzea moteltzea eta bizitza luzatzea lortu dute Kaliforniako Salk Institutuko ikertzaileek. Batez besteko bizialdia 18 astetik 24ra igo zen.

Lehenengo aldia da zelulak birprogramatuz animalia baten bizitza luzatzea lortzen dena. Aurreko saiakeretan, saguak berehala hiltzen ziren, edo tumoreak garatzen zituzten. Oraingoan, zelulak partzialki birprogramatu dituzte.

Lau faktore genetiko agertzen dira zeluletan. Faktore horiek 2 edo 3 astez agertuta, zelula helduak guztiz birprogramatzen dira, eta pluripotente bihurtzen dira.

Pluripotente: zelula ama bat da.







Informazio iturria: zientzia.eus 

Iruzkinak