Donna Strickerland

Donna Strickerland Kanadan jaio zen 1959. urtean. irakasle eta fisikari kanadiarra da, Bere lan garrantzitusenak laser arloan egin ditu. 2018. urtean Fisikako Nobel saria irabazi du, Arthur Ashkin eta Gérard Mourouekin batera. Gerard Mourou tesi zuzendaria izan zuen, eta harekin batera tesia egiterakoan garatutako teknikarengatik jaso zuten biek Nobel saria. Irabazi duten saria, Intentsitate altuko pultsu optikoa teknikari esker izan da. Berrikuntza honek ebakuntzetan, medikuntzan eta zientzia ikerketa askotan lagunduko du.

Ingeniaritza Fisikoa ikasi zuen McMaster Unibertsitatean. Doktoretza, ostera, Rochester-koan. Sozietate Optikoko kide, lehendakariorde eta lehendakaria izan da, eta gaur egun bertako Aholkularitza Batzordeko burua da. Fisikako Nobel saria jasotzerakoan irakasle laguntzailea zen Waterloo-ko Unibertsitatean, Ontarion.

Eta azkenik esan beharra dago, Donna Strickland hirugarren emakumea izan dela Fisikako Nobel saria irabazten, Marie Curie eta Maria Goeppert-Mayerren ostean. 55 urte igaro dira azken horrek irabazi zuela.


Informazio-iturria: Wikipedia


Iruzkinak