Eguzkitik 18.000.000.000 km-ra dagoen planeta berri bat aurkitu dute astronomo estatubatuarrek; hain zuzen, eguzki-sisteman inoiz hautemandako objekturik urrunena.
Planeta nanoa da, eta 1.000 urte baino gehiago behar ditu Eguzkiaren inguruan buelta emateko, Lurra baino 120 aldiz urrunago baitago. Haren distira ikusita, kalkulatu dute 500 km inguruko diametroa izan dezakeela. Kolore arrosa leun bat du, eta izotz-kantitate handiaren erakusgarri izan daitekeela adierazi dute.
Farout ezizena jarri diote planeta nanoari, 2018 VG18 izen ofiziala gogoratzeko zaila delakoan.
2018 VG18: Gaur egun arte, Eguzki-Sistemako planetarik urrunena.
Informazio iturria: Zientzia.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina