Euskal Herriko ikasleen erdiak euskaraz ez daki hitz egiten.

Hezkuntza ezinbesteko zutabea da euskara biziberritzeko bidean, baina hutsuneak ere eduki ditu: ez du lortu ikasle guztiek euskaraz jakitea. Ondorio hori atera du Euskal Herrian Euskaraz taldearen enkarguz egindako azterketa batek, eta datuak hamengoak dira : ereduen sistema martxan jarri zenetik eskolatik pasatutako 206.000 lagunek diote ez dakitela euskaraz. Etxean euskaraz ikasitakoak kenduz gero (82.000 lagun), eskolara joanikoen erdiek badakite; erdiek, ez. Hori dela eta, hezkuntza lege berria egiteko prozesua martxan jarria du Eusko Jaurlaritzak.

Iruzkinak