Mary Leakey Londresen jaio zen 1913ko otsailaren 6an, eta Nairobin hil 1996ko abenduaren 9an 83 urte zituela.
11 urte zituela sortu zitzaion antropologiarako grina, Frantzia hegoaldeko Cro-Magnongo gizonaren haitzulo famatua bisitatu zuenean. Londresen antropologia eta geologia ikasi ondoren, harrizko tresna eta lanabesetan aditua bilakatu zen. Ingalaterran bertan hainbat indusketatan parte hartu eta 1931n kultura klaktoniarrari buruzko ikerlan bat gidatu zuen Essexen. Urte haietan hasi zen Louis Leakeyantropologoaren Afrikako espedizioetara joaten, eta 1936an harekin ezkondu zen.
1959an 1.750.000 urte baino gehiago zituen Zinjanthropus boisei espeziearen burezurra aurkitu zuen Olduvaiko haitzartean, Afrikako hominidoen antzinatasun handia frogatuz. 1975ean Homo generoko masailezurra eta hortzak aurkitu zituen, 3.750.000 urtekoak, eta lau urte geroago, 1979an, ordu arte ezagutzen ziren hanka biko hominido baten aztarna fosildu zaharrenak, 3.600.000 urtekoak.
Antropologia: Anatomia, fisiologia, patologia, eboluzioa) ikertzen duen zientzia da.
Cro-Magnongo: Aitzulo bat da.
Informazioa iturria: Wikipedia
Etiketak: EmakumeakZientzian
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina