Liburu onen egilea: Rodkey, Geoff
Marrazkiak: Geoff Rodkey
Liburuaren izenburua: Tapper Bikiak
Itzultzailea: Danele Zarriugarte
Argitaletxea: Elkar
Argitaratzea: 2015
Resse Tapper 12 urteko mutiko bat da eta bere bikiarekin bizi da Claudia Tapper, 12 urtekoa ere. Biak gauza oso desberdinak dituzte gogoko eta gorroto horregatik hasiko da bi bikien gerra.
Resse bideojokoak gustatzen zaizkio, Claudiari, berriz, tontakeria galanta iruditzen zaizkio, gainera harreman txarra dute txikitatik.
Egun batean Claudia eta Resse haserre (betiko bezala) joango dira kafea hartzera kafetegi batera. Han Ressek kafea Claudiari jantzira bota eta zikindu egingo dio. Claudia gehiago haserretuko da eta han bertan bien arteko gerra ofiziala egingo du. Resse berdin emango dio eta bere bizitza normala jarraitzeko bideojokoetara jolastuko du.
Ressek beti metal mundura jolastuko du.Metal mundua nahi duzuna izan ahal zaren online jolas bat izango da. Eta Claudiak Resse fastidiatzeko jokoan sartuko da eta bere soldadu eta gaztelu guztiak erre eta hil egingo dizkio berekin gogoratzeko.
Zer izango da batak besteari egingo dion hurrengo erasoa? Eta, nork irabaziko du gerra?
Nire ustez liburu hau oso dibertigarria eta entretenigarria da. Oso irudi aproposak ditu eta adin guztietarako aproposa da. Formatu oso berezia du batzuetan txat bat bezala agertzen delako edo beste batzuetan metal mundua bezala.Oso barregarria da umore ona du eta batzuetan dibertigarria da ikustea nola borrokatzen diren biki hauek. Eta gazteentzako oso aproposa ezagutzen dituzten kontuak eta gauzak erabiltzen edota agertzen direlako liburu onetan.
Oihan Gorrotxategi
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina