Zulo beltzen inguruko datu esanguratsuak plazaratu dituzte Nature eta Science aldizkarietan argitaratutako bi ikerketak. Batetik, zulo beltz txiki baten ingurua kartografiatu dute astronomoek, nolakoa den argitzeko. Bestetik, zulo beltzen biraketa-abiadura zelan kalkulatu aurkitu dute. 2018ko martxoan, J1820 izeneko zulo beltz txikia detektatu zuten lehenengo aldiz, ondotik pasatako izar baten materia irensten ari zenean. Egun gutxian, guztiz ezezaguna izatetik, zeruko X izpien iturririk distiratsuena izatera pasa zen zulo beltza.
Informazio iturria: Zientzia.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina