Esne Bidearen 3Dko mapa bat eginez, galaxiaren bihurdura zenbatekoa den neurtu dute zientzialari txinatar eta australiar batzuek.
Zefeida izarretara dauden distantziak neurtuz egin dute mapa. Eguzkia baino 20 aldiz masa gehiago dute zefeidek, eta 1.000 aldiz distiratsuagoak dira. Dituzten ezaugarriengatik, zehaztasun handiz neurtu daiteke zein distantziatara dauden. Bada 1.339 zefeida kokatu dituzte 3Dko mapan.
Mapak garbi erakusten du, diskoaren kanpoalderantz joan ahala, bihurritutako S baten itxura hartzen doala.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina