Euskaraldia hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzeko ariketa sozialaren bigarren edizioa 2020 urteko udazkenean egingo da.
Euskaraldiak bi ardatz izango dituela aurreratu dute: batetik, Euskal Herri osoko herritarrei deia egingo zaie, lehen edizioan protagonista izan diren ahobizi eta belarriprest rolen bitartez beraien harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko; bestetik, bigarren edizioko berrikuntza modura, era guztietako entitateek (erakunde publikoak, enpresak, saltokiak, elkarteak…) beraien funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzeko urrats zehatzak ematea bultzatuko du Euskaraldiak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina