NASAk galdutzat eman du Opportunity robota. Hamabost urte zeramatzan Marteko azala ikertzen duela gutxirarte, hau da hauts ekaitz handi batek suntsitu zuen arte.
Ekaitzak ibilgailuaren eguzki-panelak kaltetu zituen eta, ondorioz, ezin izan du funtzionatzeko behar duen energia lortu.
Harrezkero robota berreskuratzeko ahaleginean aritu da Estatu Batuetako Espazio Agentzia, baina amore eman dute, ibilgailuaren seinalea jasotzea ezinezkoa dela ondorioztatuta.
Robota krater baten ondoan dago, Martera iritsi zen tokitik 50 kilometrora, hain zuzen ere.
Planeta gorrian ikerketa lanetan urte gehien eman duen makina da.
Informazio iturria: eitb.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina