Izenburua:TXARLIE ETA TXOKOLATE-LANTEGIA
Argitaletxea:Zubi
Ilustratzailea:Michael Foreman
Argitaratuta: 1994an
Liburu honek Txarlie izeneko mutil bat du protagonista. Bera bere familiarekin bizi .Bere ama eta aita ez dute dirurik eta lanik ere ez, Txarliren urteetan bere amak beti diru pixkatxo bat emango dio Txarliri txokolate zati bat jateko. Egun batean telebistan agertuko da txokolate zatitxo batean urrezko txartela bilatuz gero, txokolatearen ondoan Willy Wonkaren lantegira joatea izango dela saria. Bere urtegunean txokolate zati bat erosiko du; etxera joan eta txokolatezko tableta zabaldu eta ez zaio ezer tokatuko. Kalera irten eta 10 bileteko bat aurkitu eta horrekin beste txokolatezko tableta bat erosiko du.
Tableta horretan urrezko txartela agertuko zaio, jendeak erosi nahi badio ere, dendariak etxera joateko esango dio bestela norbaitek kendu egingo diolako.
Etxera heltzean bere familia oso pozik jarriko da.Azkenean Willy Wonkaren lantegira joango da beste 5 pertsonekin batera. Hasieratik arazoak dituzte eta azkenean pertsona denak desagertu eta Txarlie eta bere aitita bakarrik gerako dira. Horren ondorioz Willy Wonkak opari bat egingo dio Txarliri. Zer izango ote da?
Liburu hau oso erraz irakurtzen da eta gainera liburua ez baduzu ongi ulertzen pelikula bat dauka eta hobeto ulertuko duzu, izan ere, hobeto ikusten baita pertsonaiak nolakoak diren ere ikusten delako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina