Eguzkia

Eguzkia, suzko izar handi bat da. Eguzkia edo ekia eguzki-sistemaren erdian dagoen izarra da, eta guregandik hurbilen dagoena. Plasma beroz osatutako esfera ia perfektua da, barne mugimendu konbektiboarekin, dinamo batek duen prozesu berarekin eremu maknetikoa sortzen duen. Lurrean bizitzarako energia-iturri nagusia da Eguzkia, bertan bizidun autotrofoek, fotosintesiaren bidez, argi-izpien bitartez bidaltzen digun energia ekoizten baitute. 1.390 milioi kilometroko diametroa du, hau da, Lurrarena baino 109 aldiz handiagoa. Bere masa Lurrarena baino 330.000 aldiz handiagoa da, Eguzki-sistema osoaren masaren % 99,8. Eguzkiaren hiru laurden inguru (~%73) hidrogenoa da; gainontzeko ia guztia helioa da (~% 25), eta kopuru txikiagotan beste elementu batzuk aurki daitezke, hala nola oxigenoa,karbonoa, neoia eta burdina.

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina