Izenburua: Harry Potter eta sekretuen ganbera
Egilea: J.K. Rowling
Argitaletxea: Elkarlanean S.L.
Ilustratzailea: Dolores AvendaƱo
Argitalpen data: 2001
Deskribapena:
Harry Potterren bigarren urtea da Hogwartsen, Harry Potter bere osaba-izebekin dago etxean bigarren ikasturtea hasteko irrikaz, Harry Potter bere osaba-izeben etxean egoera larri batean dagoenean Ron Weasly, bere lagunik onena dator bere bila.
Harry Potterrek bere lagunik onenaren etxean pasa ostean egun batzuk azkenean heltzen da Howagtsera.
Hogwartseko lehenengo astean odol zikin bat petrifikatu egiten du sekretuen ganberako munstroak eskolan eta Harryk ez daki zergatik baina norbait petrifikatzen duten bakoitzean berak, jendea paretetatik hizketan entzuten du. Hori dela eta, Harry Potter eta bere lagun minak sekretuen ganberako munstroa zer den eta nork esan dion ateratzeko ikertu beharko dute; horretarako odol zikin asko petrifikatu ostean, sekretuen ganberako munstroa zer den asmatzeko zorian daudela, bere Hermione Granger lagun mina petrifikatuko dute eta Ronek eta Harryk laguntza eskatu beharko diote armiarmei misterioa argitzeko.
Armiarmei esker Ronek eta Harryk asmatuko dute non dagoen sekretuen ganbera eta laguntzaile batekin, sekretuen ganberara sartu eta sekretuen ganberako munstroa hil beharko dute. Zer gertatuko da?
Liburuarekiko nire iritzia:
Liburu hau oso dibertigarria iruditu zait, horrez gain, misterioz betea eta liburuaren egitura oso ondo dago. Esan behar da ere, liburua ez dela oso motza, baina irakurtzen hasiz gero, ezin diozu irakurtzeari utzi izan ere, nola amaitzen den jakin nahi duzu.
Amaitzeko, esan nahi nuke, orokorrean liburua asko gustatu zaidala.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina