Nur eta haize arrosa


Izenburua: Nur eta haize arrosa
Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Argitaletxea: Erein
Marrazkilaria: Juan Luis Landa
Bilduma: Nur euskaraz, 7
Argitalpen data: 2011-12-02

Liburu honetako protagonista, Nur deituriko neska bat da. Bera Larrabetzukoa da baina 5 urte daramatza Txinan bizitzen. Nurren urtebetetze eguna izango delakoan, Txinatik Euskal Herrira bidaiatuko du, bere aitita-amamaren etxera. Nur Euskal Herrira joaterakoan, berarentzako duten oparia erakutsiko diote aitita eta amamak, hau da, egurrezko etxetxoa. Etxe ondoko lorategian, lau puntu kardinalak adieraziko dituen biribil handi bat lurrean markatuta egongo da, (haize arrosa). Nurri, bere lagunekin, ipar horratzera “bidaiatzeko” ideia bururatzen zaio. Bidaia hasteko, bere amamak, etxean dituen bufandak, eskularruak, txanoak, mapa… hartuko dituzte. Helduko dira azkenean, bertan iratxo bat ezagutuko dute, iratxoarekin batera, abentura desberdinak gertatzen dira. Iratxoaz gain norbait gehiago ezagutuko dute. Nor izango da? Zer gertatuko da iratxoarekin? Bueltatuko al dira etxera?

Galdera hauek jakin nahi izanez gero, liburua irakurtzea besterik ez da falta. Niretzako, liburu hau oso entretenigarria izan da, niri abenturazko liburuak gustatzen zaizkidalako eta liburu hau horrelakoa da. Hau guztia kontuan hartuta, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet. Batez ere, abenturazko ipuinak gustatzen zaizkienei.

Amaia Gaubeka
2019-09-28

Iruzkinak