Unibertsoa gurekin


Stephen Hawking-en teoriak dion bezala, unibertsoa infinitua da. Horrek galdera asko ekartzen digu burura: Zer dira zulo beltzak? Zer pasatuko zen norbait edo zerbait sartzen badugu zulo beltz batean? Gu bakarrik bizi gara unibertso osoan? Gure bezalako gehiago daude? Galaxiak portaleak dira? Nik ezin ditut galdera guzti haiek erantzun baina batzuk bai.

Wikipediak dioenez zulo beltza espazio-denborako zati bat da, hain grabitate indar handia duena, ez baitio ihes egiten uzten ezertxori ere, ezta partikulei eta erradiazio elektromagnetikoari ere. Argia zulo beltzaren erakarpen indarretik ateratzea ez da posible, ihes-abiadura argiaren abiadura baino handiagoa delako. Beraz, zerbaitek zulo beltzetik ihes egitea ez da posible, argiaren abiadura gainditzea ez baita posible.

Nik interes handia daukat alienekin, esan ahal dizuet Area-51 izeneko militar base bat dagoela Nevadan eta esaten da egun batean leku hartan OVNI bat erori zela eta alienigenen gorpuekin esperimentuak egin zituztela. Esaten dute ere Irailak 19an 2 milioi pertsonek Area-51 atakatuko dutela bertan zer dagoen jakiteko.


Iruzkinak