Asteburu honetan, ETB 1en, Teknopolis programan asko gustatu zaidan erreportaje bat ikusi dut. Aireko euskal lehen taxiari buruz hitz egin dute eta oso interesgarria dela iruditu zait horregatik azalduko dizuet. Garraio hau sortu dutenak Tecnaliakoak izan dira: Auto autonomo eta elektriko bat egin dute, airean ibiliko den taxia da. Taxi honek ez du gidaririk beharko.
Hasieran simulazioak egin zituzten lehenengo prototipoa egin aurretik. Gauza berria da lau dronez osatuta dagoen dron bat da, dronen dronena da. Reykjaviken merkantziak garraiatzeko erabiltzen dituzte dronak eta orain pertsonak hiri baten barruan garraiatzeko taxiak egin nahi dituzte. Taxia arrautza formakoa da eta bidaiaria eserita joango da. Adimen artifiziala edukiko du jendea lasaitzeko. 2020rako mundu mailan bost hiriburutan martxan egotea espero da.
Informazio iturria: EITB1, Teknopolis
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina