Aitategia

AITATEGIA




Izenburua: AITATEGIA
Idazlea: DENIS WHELEHAN
Itzultzailea: AITOR ARANA
Argitaletxea: IBAIZABAL
Argitalpen data:2015eko otsailak 3



Jaime bere aitarekin haserre dago, erosketak egiten ez dituelako eta batzuetan afaldu gabe gelditzen direlako, ez diolako kasu asko egiten okupatuta dagoelako, ez duelako Jaimerekin gauzarik egiten… Baina hori guztia ama ospitalean dagoelako da eta Jaimek hori ez du ulertzen orduan, bere lagun Leirekin, ikastolaren ondoren liburutegian egoten da lanak egiten, irakurtzen, oso baxu baina berba egiten, kanpoan jolasten… Baina halako batean, Jaimek eta Leirek, liburutegi handi - handiaren atzean beste eraikin bat aurkitu zuten eta Jaime eraikin horri bueltak ematen zizkion eta Elenarekin elkartu zenean, Elenak, etxean galdetu zuela, eraikin horretaz asko zekien ia eta Jaimeri esan zion Aitatuegia bat zela eta Jaimek ez zekien hori zer zen orduan Elenak esan zion, Aitategia liburutegi bat moduan da baina liburuen ordez aitak daudela. Zer aita mota aterako du Jaimek ? igual kirolaria eta igual ez, igual dendaria igual ez …


Aitategia eleberriak, barregarriak diren momentuak, tristeak diren momentuak, momentu gutxi dira baina intriga daukaten momentuak… kontatzen dizkigu. Bai, liburuak emozio desberdinetako momentuak dauzka, eta benetan hori asko gustatu zait. Nire iritzia orokorrean, bikain dagoela liburua eta bost izar emango nizkioke.

Iruzkinak