Diseinu berri bat energia eolikoa jasotzeko



Energia eolikoa aprobetxatzeko, helizeak dituzte aerosorgailuek. Baina hori alda liteke, Caltech institutuko ingeniariek aurkeztu berri duten diseinu berri bati esker. Diseinu berriak, helizeak erabili ordez, egitura zilindriko baten bidez jasotzen du haizearen bultzada. 

Diseinu berri bat energia eolikoa jasotzeko bilaketarekin bat datozen irudiakAerosorgailuaren itxuran ez ezik, jarreran ere bada alderik: helize bidezko ohiko sorgailuek jarrera horizontalean izaten dute ardatza, eta Caltecheko diseinukoek, aldiz, ardatz bertikala dute. Sistema berri horrek duen abantaila da aerosorgailu bat beste batetik hurbil instalatu daitekeela. Hain zuzen ere, ohiko sorgailuek sortzen duten aire-zurrunbiloak traba egiten die inguruko sorgailuei; diseinu berriaren kasuan, aldiz, sorgailu batek eragindako aire-zurrunbiloak indartu egiten ditu gertu dauden sorgailuen mugimenduak.



Aerosorgailua:
Haizearen dinamika modu zehatz batean ikertzeko.

Informazio iturria: Zientzia.eus

Iruzkinak