Elurte Amaiezina

elurte amaiezina bilaketarekin bat datozen irudiak



Izenburua: Elurte amaiezina
Idazlea: Agustín Fernández Paz
Itzultzailea: Xabier Aranburu “Artzai”
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2015






Alba Novo istorio honen protagonista da eta unibertsitatea amaitu ostean lan bat aurkitu zuen telesailetarako gidoilari moduan. Bere lanean adiskide batzuk ditu: Ruth Zùñiga, Miro de Castro, Diego, Irene, ...eta beste hainbat pertsona gehiago.

Guztiak gidoi bat egin behar zuten telesail baterako eta “etxe misteriotsu batera” joan ziren gidoiarentzat ideiak hartzera.

Egun bakoitzean pertsona bakoitzak asmatutako bilurrezko istorio bat kontatu beharko dute eta gero istorio bakoitzetik ideia bat hartu eta istorio bat sortu.

Egunak pasatzen zihoazela etxe horretan gauza oso arraroak gertatuko dira: Rebeca eta Tania ( bi zerbitzariak ) etxe horretatik alde egiten dute zarata batzuk entzuten dituztelako.

Eta horrela al da? Zer egongo ote da etxe horretan ibiltzen den gauza arraro hori???




IRITZIA

Ipuina asko gustatu zait, emozio asko eduki du. Liburuak beldurrezko istorioak kontatzen ditu. Oso polita eta interesgarria iruditu zait, batzuetan arraroa ere iruditu zait. Luzea izan arren, entretenigarria da. Gomendatzen dizuet. Animatu!!!!

Iruzkinak