Eskularru Beltzak 1

eskularru beltzak bilaketarekin bat datozen irudiak

Izenburua: Eskularru Beltzak

Idazlea: Jasone osoro

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen data: 2017





Beire izana duen neska batek, Kar deitzen den mutil batek eta Lete deituriko mutiko batek osatzen dute Sua taldea eskolan.

Beirei ingeleseko kanpamendu batera bidaltzen dute bere gurasoek.

Beire kanpamenduan bakarrik sentitzen da.

Eskolan duen botere hori ez dauka.

Beire eskolan indartsua da eskolako liderra eta berak, bere lagun Lete eta Karrek esaten duten guztia egin behar dute eskolako beste kideek, baina udaleku hartan desberdina da, denek egiten diote barre Beireri, inork ez du kontuan hartzen.

Etxera joan nahi du Lete, Kar eta bere txakur balarekin egotera, beraiekin izugarri ondo pasatzen duelako.

Egun batean udalekuan hondartzara doa; Beirek ez du ezer egiteko gogorik eta halako batean hondartzan hartzen du loa.

Horregatik ezagutu du Baba, mutil altu bat, partxe bat duena begian.

Denborarekin lagun onak egiten dira biak eta Beirek ez du hain gaizki pasatzen udaleku horretan, Babarengandik hartzen du babesa.

Babak boxeoa ere irakasten dio Beireri.

Egunak pasatu ondoren etxera joateko ordua iristen da.

Zerbaitengatik Beire triste dago, zergatik izango da?


Niri asko gustatu zait liburua, horrelako liburuak gustatzen zaizkidalako eta Beireren izaera gustatzen zaidalako.

Nik pentsatzen nuen Beire eta Babarekin beste zerbait gertatuko zela eta ez da horrela izan. Beste era batera gustatuko litzaidake liburua amaitzea, baina hau ere asko gustatu zait.

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina