Eskularru Beltzak


ESKULARRU BELTZAK

Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: ELKAR
Argitalpen data: 2017

Beire ingelesa ikasteko udaleku batera eramango dute bere gurasoek. Beire ohituta zegoen bere institutuko liderra izatera, baina barnetegi honetan Beirek ez du lagunik.  Andrea izeneko neskato bat beti dago Beire zirikatzen eta Beire ahal den moduan defendatuko da. Baina egun batean Beire haserre hondartzara joango da eta  bertan ezusteko bat izango du.  Baba izeneko mutiko bat ezagutuko du, Baba  mutil arraroa da eta Beire gutxinaka Babaz gauza gehiago jakiten ari da eta honek  Beireri boxeoa irakatsiko dio. Udalekuetan hainbat gauza gertatzen dira eta azken eguna Beireren egunik urduriena izango da.

Horren ostean jada institutua hasiko da eta Beire prest egongo da Sua taldearekin egurra emateko, baina badirudi urte horretan gauzak aldatu egingo direla. Zer gertatuko da Beire eta Babarekin aurrerago?
                                                                                                                                                                                                                         
NIRE IRITZIA:

Liburu hau oso interesgarria da eta beti uzten dizu jakin-minarekin. Niri pertsonalki asko gustatu zait eta identifikatuta sentitu egin naiz liburuko pertsonaiarekin (Hasieran bakarrik). Eta liburu askotan bezala, beti dago “salbatzaile” bat. Espero dut zuetako norbaitek irakurtzea.

Iruzkinak