Eskularru Beltzak

Izenburua: Eskularru Beltzak                                      
eskularru beltzak bilaketarekin bat datozen irudiakIdazlea: Jasone Osoro Igartu
argitaletxea: Elkartu
argitalpen data: 2017
                                                                        





Beire ingelesa ikasteko kanpamentu batera bidali dute gurasoek. Han ez dio inork kasu handirik egiten baina kanpamentuan dagoela, mutil bat ezagutuko du. Mutilak Beire itsasoan salbatuko du eta handik aurrera lagunak egiten dira. Beire  Andrea eta bere lagunekin oso gaizki eramaten da eta ez ditu jasaten , horregatik mutilak boxeoan erakusten dio eta horrek lasaitzen lagunduko dio Beireri. Horrela pasatzen du Beirek kanpamentu osoa. Kanpamentu amaieran Beire konturatzen da zerbait sentitzen duela mutilarengatik baina ez du ezer esango.
             
Kanpamentua amaitu eta Beire bere herrira bueltatzean beste pertsona bat dirudi. Bere institutuan bere bi lagun Kar eta Leterekin batera Sua taldea osatzen dute eta beraiek dira agintzen dutenak. Baina azkeneko sorpresa bat izan dute. 
ZER IZANGO OTE DA?



IRITZIA:
Oso istorio polita da. Irakurtzen hasten zarenean erakarri eta denbora osoan irakurtzen egoten zara liburua amaitu arte. Oso interesgarria da eta niri asko gustatzen zait. Gomendatzen dut gehienbat erromantizismoa gustatzen zaien pertsonei.

Iruzkinak