Ezekiel nora ezean




Izenburua: Ezekiel nora ezean

Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Elkar





Ezekiel 15 urte dituen mutil bat da. Berak bizitza zoriontsu bat edukiko du, baina bat-batean bere bizitzak buelta erdia emango du. Gainera, Ezekielen ezagun ezezagun bat agertuko da bere bizitzan.


Horrez gain, neska berri bat ezagutuko du, eta berarekin eta beste neska batekin zalantza handiak izango ditu. Eta hori gutxi izango balitz, arrebarekin izango ditu eztabaidak, izan ere, pertsona ezagun ezezagun horren iritzi desberdina dute. Gainera, lagunarekin eta neska-lagunarekin haserreak egongo dira. Zer gertatuko da? Nola amaituko da?


Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, hamahiru eta hamalau urte artean dituzten gazteentzat dela uste dut. Liburuan gertatzen diren gauza gehienak, mundu errealean gertatzen direlako ere gustatzen zait. Gainera, irakurtzen joan ahala gehiago gustatzen zitzaidan eta iruditzen zait liburu bat asko gustatzen bazaizu, zergatik erdizka utzi? Honegatik guztiagatik liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.

Iruzkinak